Ongi etorri guztiok nire blogera!Espero dut erabildarria eta interesgarria suertatzea, Agur!

viernes, 14 de octubre de 2011

Egun on!
Bigarren sarrera honetan, garapen fisiko eta piskomotorean gai zabalari aurkezpena egiteko, haurra jaiotzen den momentutik gertatzen zaiozkion aldaketa guztiak ikusiko ditugu. Hala ere horretan sartu baino lehen, zerbait garrantzitsua azaltzea gustatuko litzaidake:


Garapenaren Kurba

Hazkuntza fisikoa oso prozesu erregularra eta etengabea da. Gorputza eta bere ezaugarriak tranformatzen dituen aldaketak gertatzen dira. Subjektu bakoitzaren hazkuntza kurba koherentea izan behar da. Bi pertsonek hazkuntza kurba ezberdina izan dezakete bi hazkuntza erritmoak normalak izanda, hau da, bakoitzak berea jarraituz. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeak (dimorfismo sexuala, hau da, ezberndintasunak). Neskek pubertaroko aldaketak mutilek baino lehenago izaten dituzte. Neskak mutilak baino lehenago luzatzen dira, baina mutilak luzatzen direnean neskak baino altuagoak izando dira orokorrean. Hazkuntzaren kurbak noizbait igotzeari utziko dio, horri norberaren gailurra esaten zaio.


Jaiotza 

Haurra jaoitzen den momentuan, normalean ez dago arazo larririk, baina gerta daiteke, umeak bere kabuz arnasa hartzeko arazoak izatea, horri anoxia deritzo. Pertsonok umeek jaoitzen direnean ezer ez dakitela pentsatzeko joera dugu. Eta oker gaude, umeek erreflexu batzuekin jaiotzen dira, hau da, informazioa dute jaoitzen diren momentutik, "jakintza" hori erreflexuak dira. 

Erreflexuak hauek dira:
- Zurgatze erreflexua: objektu bat haurraren ezpainekin kontaktuan jartzen denean.
-Muturkatze erreflexua: ahoa estimulazio-iturria burua biratuko du.
-Atxikitze errflexua: eskuarekin objetuetara atxikituko da.
-Moroaren erreflexua: Izua eragiten duen bat-bateko estimulazio-aldaketaren ondorioa da.
-Ibilera automatikoa: hankak txandakaz mugitzea.

Erreflexuak, denbora pasata desagertuko edo borondatezkoak bihurtuko dira.

Lehen Haurtzaroa

Hazkuntza fisikoari dagokionez, lehenengo urteko hazkuntza beste urteetan baino handiagoa da.

GARUNAREN HAZKUNTZA:

Garunaren hazkuntzak prozesu psikologikoekin harreman estuak ditu, garuna baita prozesu psikologiko guztien oinarri fisikoa . Jaiotzatik garuna hazten doa. Helduen dauden garun zatiak barruenen daude.     Garunaren zatirik eboluzinatua garunaren azala da, kortexa. Azkenen garatuko direnak garunaren nukleo zentraletik urrunen daudenak dira, kanpoen dauden zatiak.Garuna barrutik kanpora hazten da, geruzaka; lehendabizi, barruko geruzak eratzen dira, eta, gero, gaineko geruzak, ordena jakin bati jarraituta. Geruza bakoitza berezko neurona-mota batek osatzen du, baina denak sortzen dira barruko neuronetatik abiatuta.

GARAPEN PSIKOMOTOREAREN OINARRIAK:

Psikomotrizitateak, heltze-osagaiak eta harremanezko osagaiak ditu. Garapen psikomotorearen helburua nork bere gorputza kontrolatzea da. Kanpoko osagaia (ekintza) eta barruko osagaia (gorputzaren irudikapena eta bere ekintza-aukerak) eskatzen du garapen horrek. Haur jaioberriak edo aste gutxi batzuk dituztenek, ez dute bere gorputza kontrolatzen. Lehen haurtzaroaren amaieran, beren mugimenduak borondatezkoak eta koordinatuak izango dira. Gorputza pixkanaka-pixkanaka kontrolatzeko prozesuak, bi legeri jarraitzen die: lege zefalo-kaudalari eta proximo-distalari. Burutik gertuen dauden gorputz-zatiak kontrolatzen dira, eta ondoren kontrola beherantz hedatuko da. Gorputzaren ardatzetik hurbilen dauden zatiak kontrolatzen dira, ardatzetik urrunago dauden zatiak baino lehenago.
Haurraren mugimenduak, borondatez, muskulu-multzo gehiago kontrolatuerrepertorio psikomotore berezituak eta konplexuak barne hartu.

JARRERAREN KONTROLAREN GARAPENA:

 Lege horiei jarraitzen dieten heltze-prozesuei esker eta ahurrak ingurukoetatik jasotzen dituen estimuloei esker, kontrolatzen hasiko da.
1. Burua kontrolatzea
2 .Begia eta behatza koordinatzea
3. Eserita
4. Ibiltzen hasi aurreko lokomozioa
5. Zutik egoten eta ibiltzea .

Mugimenduaren egutegia ez da berdina izango ahur guztientzat ,bakoitzak bere egutegia jarraituko du eta haurrak trebetasun jakin batzuk ikasteko eta ondoren erabiltzeko estimulatuko duten egoerak behar ditu : gida,ereduak, motibazioa,laguntza arazo txikiak gainditzeko porrot egiten duenean.


Ikusi dezakegunez, hau bakarrik sarrera bat da, horaindik ere informazio asko falta da, eta askoz ere datu gehiago falta dira. Espero dut zuen gustokoa izatea eta erabilgarria suertatzea, agur!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario