Ongi etorri guztiok nire blogera!Espero dut erabildarria eta interesgarria suertatzea, Agur!

viernes, 21 de octubre de 2011

Kaixo guztioi!

Gaur sarrera berezi bat prestatu dut, izan ere, ez dut umeen garapen fisiko eta psikomotoreari buruzko "teoriarik" azalduko, nahiz eta hori ere oso interesgarria izan. Hala ere, esan behar dut guztiz lotuta dagoela blogaren gaiari.

Beste egunean autobusean nengoen bitartean, bazeuden bi emakume berain semeei buruz hitz egiten. Esaten zutenaren arabera, zazpi hilabete gutxi gorabehera izango zituzten. Lau hankatan ibiltzea ona edo txarra zen argudiatzen zeuden. Horietako emakume batek esaten zuen ez zitzaiola gustatzen bere semeak lau hanakatan ibiltzea eta horregatik taka-taka batean jartzen zuela umea etxean, besteak esaten zuen, berak parketxo batean sartzen zuela umea, eta hórrela hortik ezin zuela joan.

Hau guztia entzun ostean, pentsatzen geratu nintzen, hain txarra izan daiteke ume batek lau hankatan ibiltzea? Txarra al da? Galdera hauei erantzuteko informazioa bilatzen hasi nintzen eta nire galderei erantzuten duten datu oso interesgarriak aurkitu nituen.

Jende askok pentsatzen duenaren kontran, lau hankatan ibiltzea oso akzio estimulantea da haurraren garapen psikomotorean. Akzio horrek haurrarentzat suposatzen du ikaskuntza, bere gorputzaren kontrola, bere inguruneari buruzko informazio gehiago izatea, bere inteligentzia garatzea... Beraz, zergatik galarazten diogu haurtxoei lau hanketan ibiltzea?


 
Profesional askok lau hanketan ibiltzeko fasea, etapa espezifikotzat hartzen dute, ume guztiek etapa horretatik pasatu beharko litzateke. Eta takataka, parketxoak, estimulazio behartua eta goiztiarra ibiltzerakoan, erabiltzeari utzi beharko lukete guraso guztiek. Normalean prisa asko dago umeak ibiltzen ikasteko eta hori akats bat da.
Lau hankatan ibiltzea, laguntzen du umearen gluteo, sabela, lunbarrak eta abarren tonu muskularra ongi garatzea. Mugitzen utzi behar diegu, esploratzen, ingurunea miatzen. Lau hanketan ibili duen haur batek bera bakarrik eta era naturalen ikasiko du eserita egoten.
Bestalde bere inteligentziarako izugarri onuragarria da. Mugitzen, haurrak zentzu guztiak garatuko ditu, testura desberdinekin esperimentatuko du … Mugimenduen askatasun horrek bere inteligentzia esnatuko du, izan ere, sortuko zaizkion lehenengo arazoei konponbideak aurkitu beharko dizkio, adibidez, nola igo besaulkira laguntzarik gabe besaulkira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario