Kaixo guztioi! Sarrera honetan garapen psikomotorean existitzen diren eragozpen edo desorekei buruz hitz egingo dut.
Garapen psikomotorearen arazoak definitzeko zailtasunak nahiko handiak izaten dira. Umearen garapenean eragiten duten hainbat aspektuk aldatuta islatzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua da lehen baino lehen esku hartzea, izan ere, trastornoak beste eremu batzuetan ere eragin dezakeelako, beraz, ezinbestekoa da bermatzea umearen garapen egokia.
Garapen psikomotorean ager daitezkeen eragozpenak baloratzeko, garrantzitsua da aztertzea umearen globalitatea, izan ere, arazo hauek oso lotuta egoten dira ume bakoitzaren mundu afektibora. Psikomotrizitatearen alderdi desberdiank hauek dira:
-Motrizitate lodiaren garapena. Adibidez: erori gabe eseri.
-Motrizitate mehearen garapena. Adibidez: gauza txiki bat heltzea.
-Garapen sentsoriala. Adibidez: soinueri erantzutea.
-Garapen afektibo-soziala. Adibidez: imitatu.
-Hizkuntzaren garapen kognitiboa. Adibidez: ondo ahoskatzea (aurkakoa dislexia da).
-Motrizitate lodiaren garapena. Adibidez: erori gabe eseri.
-Motrizitate mehearen garapena. Adibidez: gauza txiki bat heltzea.
-Garapen sentsoriala. Adibidez: soinueri erantzutea.
-Garapen afektibo-soziala. Adibidez: imitatu.
-Hizkuntzaren garapen kognitiboa. Adibidez: ondo ahoskatzea (aurkakoa dislexia da).
Garapen psikomotorean nahaste bat edukitzeak, hauetako gairen batean arazoak egongo direla esan nahi digu. Garapen psikomotrizaren nahasteen mota eta ezaugarrietako batzuk hauek dira: - Gorputz-eskemaren nahastea. Norberaren gorputza erabiltzeko eta orientatzeko zailtasunak. Asomatognosia. Gorputzeko atalak ezagutzeko edo izendatzeko zailtasuna. Lateralitate nahastea. Estruktura espazialarekin erlazionatua. - Inhibizio motriza. Hauek dira bere ezaugarriak: Gorputzeko tentsioa. Ikusia ez izateko ia ez da mugitzen. - Sinzinesiak. Beste jarduera batzutan gabiltzanean nahi gabeko mugimenduak agertzen direnean. Adibidez, mihi punta atera idazterakoan. - Apraxiak. Nahiz eta egin nahi den mugimendua ezagutu, gai ez izan bera egokiro burutzeko. - Disfasiak. Hitza partzialki galtzea (afasia,hitzaren guztizko galera da). |
Nahiz eta garapen psikomotorea desberbina izan ume bakoitzean, adin bakoitzean gaitasun zehatz batzu lortzea espero da. Atzerapen asko edo gaitasunak gaizki garatuta badaude, eta hauek denboran mantentzen badira, jakitun batengana joatea beharrezkoa izango da. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario