Ongi etorri guztiok nire blogera!Espero dut erabildarria eta interesgarria suertatzea, Agur!

viernes, 4 de noviembre de 2011

Kaixo guztioi!
Gaur psikomotrizitateari buruz hitz egitea erabaki dut. Gaia interesgarria delakoan nago eta gaur egun psikomotrizitatea lantzen den eskolaz kanpo ekintzatzat dugu.
Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.
Psikomotrizitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.
Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabide gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuro-motrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.
Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).


No hay comentarios:

Publicar un comentario