Kaixo guztioi! Bihar Arte azterketa izango dugu, arte ikasten egon garenez azkenaldian, horren inguruan pentsatzen egon naiz eta ikasi ahal izan dut marrazkigintzak ere, umeen garapen psikomotorra adierazten duela. Hori dela eta, gustatuko litzaidake sarrera hau arte hezkuntzan zentratzea nahiz eta nire blogaren gaia beste bat izan, hala ere, eragina duenez aproposa iruditzen zait. Horregatik gustatuko litzaidake galdera honi erantzuna ematea.
Zer eskaintzen dio arteak haurraren garapenari?
Jarduera artistikoek, hots, musikak, pinturak, dantzak eta antzerkiak haurren garapen psikomotorea estimulatzen dute. Bereziki psikomotrizitate fina eta astuna lantzen dira, eta bide batez baita gorputzaren kontrola ere.
Bestalde, jarduera artistikoek garapen kognitiboan dute eragina. Besteak beste, arreta, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza, borondatea...lantzen direlako.
Era berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio arte heziketak. Izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Onarpen horrek lotura izango du haurrak bere buruaz duen ikuspegiarekin, eta horrek zuzenean eragingo du bere jokabidean; orain eta etorkizunean.
Baina ez hori bakarrik, jarduera artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira.
Arte hezkuntzak haurrari egiten dizkion ekarpen guztien artean, baina, bada bereziki garrantzitsua den bat: sormena. Malgutasuna, originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika... landu ahal izango ditu. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna, aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko gaitasuna eta sintesi gaitasuna, jartzen dira martxan, besteak beste. Prozesu horretan haurraren esperientziek eta ezagutzek hartzen dute parte.
Azkenez, esan nahi dut : umeen marrazkiak adierazten dute garapenaren zein puntutan dauden.
Azkenez, esan nahi dut : umeen marrazkiak adierazten dute garapenaren zein puntutan dauden.
No hay comentarios:
Publicar un comentario