Ongi etorri guztiok nire blogera!Espero dut erabildarria eta interesgarria suertatzea, Agur!

martes, 29 de noviembre de 2011

Kaixo guztioi! Bihar Arte azterketa izango dugu, arte ikasten egon garenez azkenaldian, horren inguruan pentsatzen egon naiz eta ikasi ahal izan dut marrazkigintzak ere, umeen garapen psikomotorra adierazten duela. Hori dela eta, gustatuko litzaidake sarrera hau arte hezkuntzan zentratzea nahiz eta nire blogaren gaia beste bat izan, hala ere, eragina duenez aproposa iruditzen zait. Horregatik gustatuko litzaidake galdera honi erantzuna ematea.

Zer eskaintzen dio arteak haurraren garapenari?
Jarduera artistikoek, hots, musikak, pinturak, dantzak eta antzerkiak haurren garapen psikomotorea estimulatzen dute. Bereziki psikomotrizitate fina eta astuna lantzen dira, eta bide batez baita gorputzaren kontrola ere. 
Bestalde, jarduera artistikoek garapen kognitiboan dute eragina. Besteak beste, arreta, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza, borondatea...lantzen direlako. 
Era berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio arte heziketak. Izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Onarpen horrek lotura izango du haurrak bere buruaz duen ikuspegiarekin,  eta horrek zuzenean eragingo du bere jokabidean; orain eta etorkizunean. 
Baina ez hori bakarrik, jarduera artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira. 
Arte hezkuntzak haurrari egiten dizkion ekarpen guztien artean, baina, bada bereziki garrantzitsua den bat: sormena.  Malgutasuna, originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika... landu ahal izango ditu. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna, aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko gaitasuna eta sintesi gaitasuna, jartzen dira martxan, besteak beste. Prozesu horretan haurraren esperientziek eta ezagutzek hartzen dute parte.

Azkenez, esan nahi dut : umeen marrazkiak adierazten dute garapenaren zein puntutan dauden.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Kaixo guztioi!
Gaur psikomotrizitateari buruz hitz egitea erabaki dut. Gaia interesgarria delakoan nago eta gaur egun psikomotrizitatea lantzen den eskolaz kanpo ekintzatzat dugu.
Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.
Psikomotrizitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.
Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabide gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuro-motrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.
Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).


viernes, 28 de octubre de 2011

Garapen Psikomotorreko Nahasteak

Kaixo guztioi! Sarrera honetan garapen psikomotorean existitzen diren eragozpen edo desorekei buruz hitz egingo dut.
Garapen psikomotorearen arazoak definitzeko zailtasunak nahiko handiak izaten dira. Umearen garapenean eragiten duten hainbat  aspektuk aldatuta islatzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua da lehen baino lehen esku hartzea, izan ere, trastornoak beste eremu batzuetan ere eragin dezakeelako, beraz, ezinbestekoa da bermatzea umearen garapen egokia.
Garapen psikomotorean ager daitezkeen eragozpenak baloratzeko, garrantzitsua da aztertzea umearen globalitatea, izan ere, arazo hauek oso lotuta egoten dira ume bakoitzaren mundu afektibora. Psikomotrizitatearen alderdi desberdiank hauek dira:

-Motrizitate lodiaren garapena. Adibidez: erori gabe eseri.
-Motrizitate mehearen garapena. Adibidez: gauza txiki bat heltzea.
-Garapen sentsoriala. Adibidez: soinueri erantzutea.
-Garapen afektibo-soziala. Adibidez: imitatu.
-Hizkuntzaren garapen kognitiboa. Adibidez: ondo ahoskatzea (aurkakoa dislexia da).

Garapen psikomotorean nahaste bat edukitzeak, hauetako gairen batean arazoak egongo direla esan nahi digu.

Garapen psikomotrizaren nahasteen mota eta ezaugarrietako batzuk hauek dira:

- Gorputz-eskemaren nahastea. Norberaren gorputza erabiltzeko eta orientatzeko zailtasunak.
Asomatognosia. Gorputzeko atalak ezagutzeko edo izendatzeko zailtasuna.
Lateralitate nahastea. Estruktura espazialarekin erlazionatua.


- Inhibizio motriza. Hauek dira bere ezaugarriak:
Gorputzeko tentsioa.
Ikusia ez izateko ia ez da mugitzen.


- Sinzinesiak. Beste jarduera batzutan gabiltzanean nahi gabeko mugimenduak agertzen direnean. Adibidez, mihi punta atera idazterakoan.


- Apraxiak. Nahiz eta egin nahi den mugimendua ezagutu, gai ez izan bera egokiro burutzeko.


- Disfasiak. Hitza partzialki galtzea (afasia,hitzaren guztizko galera da).

Nahiz eta garapen psikomotorea desberbina izan ume bakoitzean, adin bakoitzean gaitasun zehatz batzu lortzea espero da.
Atzerapen asko edo gaitasunak gaizki garatuta badaude, eta hauek denboran mantentzen badira, jakitun batengana joatea beharrezkoa izango da.



 




garapen fisiko eta psikomotorea

liburua: garapen psikomotorea